Albisteak

[ARGAZKIAK] Zoroperi festak goizean goizetik astindu du herria

Eguraldi bikaina lagun jendetza gerturatu da plazako barazki, artisau eta bestelako postuak ikustera. Aurten Itxaropena dantza taldeak herriko trikitilari taldearen laguntzaz emanaldi polita eskaini du plazan. Jarraian lehiaketetako sari-banaketak egin dira.

17:00:
· “Denok kiroldegira” kalejiran txarangarekin.
· Ondoren, Herri kirol eta pilota jaialdia, Abantzu Pilota Klubak antolatuta, kiroldegian.
· Herri kirolak (harri-jasotzea, lokotx-biltzea eta karga eramatea) hiru talderen artean: Aizarna, Akoa eta Zestoa.
· Pilota: Txapei III – Erasun / Sasiain – Aizpuru.
18:00:
Zapotxin pailazoaren “Esan, galtzerdi maitea!” ikuskizuna, Kultur Etxeko aretoan.
19:00:
Bertso-poteoa Erniarraitz taldeak antolatuta: Aitor Sarriegi eta Jon Gurrutxaga.
19:30 eta 22:30:
Fan&GO erromeri taldea, udaletxeko arkupetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide