478 zenbakiak irabazi du Kontseilu Sozialistako gabonetako otarra
Danbolin— 2024-12-31Ardoa, urdaiazpikoa, turroia, bonboiak eta beste hainbat produktuz osatutako gabonetako otarra.
Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak gabonetako otarraren zozketa egin berri du, eta 478 zenbakia da irabazlea. Txartel saridunaren jabeak bi asteko epea du otarrea jasotzeko, eta horretarako kontseiluaurolaerdia@gmail.com helbidera edo Instagram kontura idaztea eskatzen da kontaktua egin ahal izateko.
Epe horren barruan otarrea jaso ezean, ordezko zenbakiari emango zaio saria. Honakoa da ordezko zenbakia: 1.250.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide

