Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ados Pilota Klubak antolatutako Binakako Txapelketa izango da igande honetan, urtarrilaren 12an, Zestoako kiroldegiko pilotalekuan. Eguneko lehenengo lehia 11:30ean hasiko da, eta bi partida izango dira.
Lehen partidan, Gomez eta Sagardui bikoteak Lamadrid eta Perezen aurka neurtuko dira. Ondoren, Oskoz eta Agirre, Iturriaga eta Mendibururen aurkako norgehiagokarekin amaituko da. Martxoaren 22an jokatuko da txapelketako lehen finalerdia, Donostian, eta hurrengo egunean, 23an bigarrena, Miarritzen (Lapurdi).
Partida guztiak Adosen Youtube kanalean ikusi ahal izango dira zuzenean: https://www.youtube.com