Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Goizeko 8:45ean hasiko dira kantuan Zestoako Santa Eskeko taldekoak Ondarbaso baserrian. Etorra eta Sastarrain bailarak egingo dituzte goizean zehar. Bazkal aurretik Gisasola egoitza ere bisitatuko dute eta Laranjadi inguruko tabernetan abestu ondoren indarrak hartzeko bazkaltzea joango dira Ipintza elkartera. Bazkalondoren, ohikoa denez, Akoa auzoan ibiliko dira baserriz baserri eta arratsaldeko 17:00ak aldera, San Juan egoitzara joango dira. Egunari amaiera emateko, kaleak eta eguerdian egin ez dituzten tabernetatik pasako dira. Aitor Salegi, Gorka Olaizola eta Danel Olanok jardungo dute bertsotan.