Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaur arratsaldetik aurrera Lizarraitz auzunearen atzean dagoen kalea, ibilgailuentzat norabide bakarrekoa izango da. Orain arte sartu eta irteteko erabili den bidegurutzea, gaurtik aurrera auzunera sartzeko bakarrik erabiliko da. Gasolindegi ondoan egokitu den irteera erabili beharko da GI-631 errepidera sartzeko eta ondorioz auzotik irteteko.
Bestalde, datorren astearen amaieran irekiko da Enekosauztegi kalea. Kale berrituaren irekierarekin batera, herriguneko ibilgailuen trafikoan aldaketak egingo dira. Aldaketa horien berri emango da datorren astean.