[ARGAZKIAK] Zestoako Ikastetxeko LH3ko ikasleak “diputatuak egun batez” ekitaldian
Danbolin— 2025-02-27Zestoa HLHIko LH3ko irakasle eta ikasleak “diputatuak egun batez” ekitaldian parte hartzera joan ziren asteartean, Euskadiko Legebiltzarrera.
Errespetuaren balioa sustatzeko eta teknologiaren erabilera egoki eta seguruari buruz hausnartzeko, Aldeas Infantiles SOS elkarteak haurren bilkura egin zuen, Eusko Legebiltzarrean. Gasteizko Santa Maria ikastetxeko, Abanto Zierbenako El Casal eskolako eta Zestoako eskolako 75 ikasle legebiltzarkide bihurtu ziren egun batez. Hemiziklora eraman zituzten beren proposamen eta konpromisoak.
