Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Nerea Mendizabal, psikopedagogoa eta komunikazio ez-bortitzeko hezitzailea, izan zen ETB1eko “Biba Zuek!” saioan pasa den ostiralean. Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleek elkarrizketatu zuten eta emozioen inguruan hitz egin zuen, hauek ulertzeak eta identifikatzeak duen garrantzia azpimarratuz. Nereak dio, autoesplorazioan emozioak identifikatzean dagoela gakoa.
Elkarrizketa 35:05 minututik aurrera ikus daiteke. Ikusteko, egin klik hemen.