Albisteak

Ahozkotasun tailerra antolatu dute martxoan, bi larunbat goizetan

Hitzetik Loratu programaren barruan, ahozkotasun tailerra antolatu dute martxoaren 15 eta 29rako, biak larunbatak. Saioak goizez egingo dira, 10:00etatik 12:30era, Liburutegian.

Argazkia: Goierriko Hitza

Amaia Elizagoien “Ameli” bertsolari, idazle eta ipuin-kontalariaren eskutik, parte-hartzaileek ipuinak kontatzen ikasteko teknikak landuko dituzte. Tailer hauetan, entzulearen arreta bereganatzeko trikimailuak ezagutuko dira eta ahozkotasuna ere landuko da, besteak beste.

Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Liburutegian. Izena emateko epea martxoaren 10ean, astelehenean amaituko da. Interesdunek Liburutegira bertara joanda, 943 147 816 telefonora deituta edo liburutegia@zestoa.eus helbidera idatzita izena eman dezakete.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide