Albisteak

Kobaz Koba Trail lasterketako boluntarioentzako afaria egongo da hilaren 14an

Pasa den otsailaren 9an ospatu zen Kobaz Koba Trail lasterketa, eta herritar ugari aritu ziren boluntario gisa laguntzen, lasterketaren antolaketa eta garapenean ezinbesteko lana eginez. Lasterketaren antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete egun horretan parte hartu zuten guztiei eta horretarako, eskertza afaria antolatu dute.

Afaria martxoaren 14an, ostirala, 20:30ean izango da Gure Txokoa Elkartean. Afarian parte hartu nahi duten boluntarioek martxoaren 11, asteartea, baino lehen izena eman beharko dute WhatsApp bidez, 610 683 723 (Jon Alberdi) telefono zenbakira idatziz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide