Albisteak

[ARGAZKIAK] “Faxismoaren kontra ausardia eta aliantza feministak!” lemapean egin da manifestazioa eguerdian

Eguerdiko hamabitarako jarria zuen Zestoako emakume feministen taldeak Emakumeen Nazioarteko Egunerako hitzordua. Ehun lagun inguru elkartu dira herrian zehar egindako manifestazioan. Plazan amaitu dute ibilbidea. Taldekide batek jarraian datorren testua irakurri du eta bertsoak ere abestu dituzte. Mokadutxoarekin eman zaio ekitaldiari amaiera. Hauxe taldeko kide

Egoera ez da askorik aldatu iazko M8az geroztik: «Desberdinkeriek bere horretan diraute, eta sistema zisheteropatriarkal kapitalista, kolonial eta arrazistak segitzen du birfundatzen». Orduko hartan, zaintza sistema izan genuen jomugan; aurten, «emakume, trans eta bollerek» jasaten duten zapalkuntzan. Izan ere, «zapalkuntza mekanismo berriak» eta «botere erlazio forma konplexuak antzeman dira azkenaldian: «Eskuin muturraren, faxismoaren eta jarrera erreakzionarioen gorakada ikusten da hainbat esparru eta sektoretan; sare sozialetan, prentsan, kalean, diskurtsoetan, proposamen politikoetan…

Feminismoa, «ezkerreko borroken erdigunera» eraman behar da, feminismoa ezinbesteko mugimendua baita eraldaketarako proposamen integralak egiteko: feminismo antirrazista, antikolonialista, antikapitalista eta antiklasista».

Gaurko honetan zehazki, hiru ardatz nagusi nabarmendu behar ditugu:

Indarkeria matxista; aipatu beharra dauzkagu menderakuntza egoera guztiak: Erasoak, soldata arrakalak, ordaindu gabeko lana, kristalezko sabaiak… Horiek denak indarkeria dira eta sistema betikotzeko ezinbesteko tresnak».

Beste ardatzetako bat krisi ekosoziala dugu, kapitalismoak, patriarkatuak eta kolonialismoak eragindakoa, eta bizitzak «akabatzen» ditu. Hemen ere. negozioa eta merkantilizazioa dago beste ezeren gainetik.

Migrazio politikak aipatu behar azkenik, egungo sistema arrazista eta koloniala betikotzen dutelako. Beraz Euskal Herriko mugimendu feministaren lehentasuna Espainiako Atzerritarren Legea baliogabetzea da.

Eta ezin utzi aipatu gabe mundu osoko gatazketan murgilduta dauden herriak eta erresistentzian dabiltzan kideak. Babesa eta elkartasuna Palestinako, Saharako eta Kurdistango herritarrei.

Elkartu gaitezen, saretu gaitezen herriz herri eta asanbladaz asanblada. Batu ditzagun indarrak herri eta jendarte FEMINISTA eraikitzeko bidean.

GORA BORROKA FEMINISTA!!!

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide