Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak Palestinaren aldeko elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, martxoaren 21erako. Kontzentrazioa arratsaldeko 19:00etan izango da plazan, “Israel, estatu terrorista. Palestina askatu” lelopean.
Elkarretaratzea Israelek Gazan egindako azken erasoen aurrean deitu dute. Atzo, Israelek su-etena hautsi eta airez zein lurrez egindako erasoetan gutxienez 400 palestinar hil zituen. Erasoa goizaldean burutu zen, inolako aldez aurreko abisurik eman gabe.