Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Hilabete eta erdi baino gutxiago falta da Santakutzetarako, eta dagoeneko hasi dira festetarako prestaketak. Maiatzaren 2an, ostiralez, emango zaio hasiera ospakizunei helduen danborradarekin, eta hurrengo egunean, maiatzaren 3an, larunbatez, umeen danborradak hartuko du protagonismoa.
Ohikoa den bezala, danbor-jotzaileez gain, aurrealdean banderak eramango dituzten gaztetxoak ere izango dira. DBH1eko ikasleek eramango dituzte, eta guztira 11 lagun beharko dira talde osoa osatzeko.
Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Gaztelekuan. Interesatuen kopurua 11 lagunetik gorakoa baldin bada, apirilaren 11n zozketa egingo da, arratsaldeko 18:00etan, Gaztelekuan.