Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Musika Banda bere 115. urteurrenaren ospakizun betean murgilduta dago, eta horren harira, urte osoan zehar hainbat kontzertu berezi eskainiko ditu. Lehenengo hitzordua martxoaren 28an izango da, ostiralean, 20:00etan, Zestoako Parrokian. Kontzertu honetan, musika klasikoaren errepertorio ezagun bat eskainiko dute, eta hainbat sorpresa ere prestatu dituztela jakinarazi dute.
Urteurreneko ekitaldien barruan, hurrengo kontzertua maiatzaren 30ean izango da, ostiralez, Herriko Plazan. Egun horretan, herriko hainbat eragilek ere parte hartuko dute ekitaldian.