Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Joseba Goikoetxea, Goikoetxea VI.ak, eta Ander Goikoetxea, Goikoetxea V.ak, garaipena eskuratu zuten atzo Hernaniko Galarretan, Berria Erremonte Txapelketako finalean. Urtzi Gurrutxaga eta Aritz Eskudero izan zituzten aurkari, eta bi set nahikoa izan zitzaien partida erabakitzeko: 15-12 irabazi zituzten biak.
Herriko atzelariak orain arte jokatu dituen bi edizioetan ez du huts egin eta bigarren urtez jarraian lortu du txapela.