Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Badira bi aste urtaro aldaketarekin batera udaberrian sartu ginela. Bada, bihar, larunbatez, udaberri festa ospatuko dute Aizarnan Ahurra guraso elkarteak antolatuta. Egun osoko egitaraua izango da. Goizeko 11:00tan hasiko da gominola tailerra Ludotekan. Aiora Urbietak gidatuko du tailerra eta HH4tik LH6ra bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Horretarako, aurrez izena eman behar da 653 25 83 28 telefonora idatzita. Ordu berean, eskulan tailerra egiteko aukera ere izango dute HH2 eta HH3ko haurrek. Bazkalondoren, arratsaldeko 16:00tan jarraipena emango diote festari puzgarriekin, Aizarnako Frontoian.