Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Portale Kulturguneak antolatuta, Patxi Saiz musikari getariarrak kontzertua eskainiko du apirilaren 11n, ostiralez. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Portaleko terrazan.
Patxi Saizek beti defendatu izan du Euskal Herriaren izaera, kultura eta hizkuntza bere kantuetan. Pasa den urtean kaleratu zuen bere azken diskoa, “Kantatzen duen herria gara”, eta bertan ere ildo berari eusten dio. Euskal kantagintza tradizionala izan du beti eredu, eta gaur egun ere “estilo berean” jarraitzen du lanean.