Albisteak
[ARGAZKIAK] Martxan da aurten ere Irakurle gazteen kluba
— 2025-04-11Iaz hasitako bideari jarraiki, aurten ere 3. zikloko 15 haurrekin osatutako taldea biltzen da bi astean behin, liburutegian. Aurten, hiru liburu irakurriko dituzte. Euskara sailak eta liburutegiak elkarlanean antolatzen dute ekimena bi herritar boluntarioren laguntzarekin. Dagoenekoz aurrenekoa bukatu dute, eta bigarrena zein liburu irakurriko duten ere erabaki dute. Amaitutako liburuaren harira, eskulantxo bat ere egin zuten atzoko saioan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide