Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Santakutz jaiak ate joka dira eta festa giroa jada nabaria da herrian. Haurrek nahiz helduek astelehenean hasi zituzten danborradarako entseguak, eta ostiralean, maiatzaren 2an, emango zaie hasiera festei.
Aurtengoan, egitarau zabala prestatu dute bai maiatzaren 2rako, baita Santakutz egunerako ere, maiatzaren 3rako. Ohi bezala, lehendabizi helduen danborradaren txanda izango da, eta hurrengo egunean, maiatzaren 3an, haurren danborrada izango dugu arratsaldean.
Hona hemen 2025eko santakutzetako egitaraua:
Maiatzak 2, ostirala:
11:00. Santakutzetako Pilota Txapelketako finalak.
17:00. Herriarteko Pilota Txapelketa. Zestoa – Lazkao.
19:00. Jaien hasiera. Kalejira Idiakaitz Txistulari taldearekin eta Azpeitiko nahiz Zestoako bandekin.
22:30. Helduen danborrada. Elkarte eta taldeak: Gure Txokoa eta Gaztetxea (Zestoako banda): Trapuzarrak eta Zitxontarrak (Ustekabe txaranga), Ipintza eta Lauiturri (Zumai txaranga); Aldrebesak eta Atabalak (Azpeitiko banda).
Ondoren, Ustekabe Txaranga.
Bestalde, arratsaldeko 20:00etan, Zestoako Sarek antolatuta, elkartasuna argazkia aterako dute plazan Antton etxera! lemapean.
Maiatzak 3, larunbata:
10:30. Idiakaitz Txistulari taldearen diana.
12:00. “Erremontari herriz herri”, erremonte jaialdia, kiroldegian.
18:00. Umeen danborrada.
20:00. Ane eta Amets trikitilarien erromeria udaletxeko arkupean.