Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo, ostiral arratsaldean, jokatu ziren Lazkao eta Zestoaren arteko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako lehen jardunaldiak. Urteetako ohiturari jarraiki, lau modalitatetan lehiatuko dira hainbat herri txapelaren bila: esku-pilota, gomazko paleta, larruzko paleta eta zesta punta. Eskuzko modalitatean lehiatu ziren zestoarrak Lazkaoren aurka. Kadete mailan jokatu zuten Urrestila eta Zabalak irabazi egin zuten eta Jubenil mailako Azkue eta Uriak ere bai. Ez zuten irabazterik lortu, ordea, nagusien maila jokatu zuten Odriozola eta Alonsok. Itzulerako partidak maiatzaren 10eko asteburuan jokatuko dira, Lazkaon, eta finalak, ekainaren 30ean.