Albisteak

[ARGAZKIAK] Erremontari Herriz Herri Txapelketaren baitan herrian jokatu du Joseba Goikoetxeak

Erremontari Herriz Herri ekimenak erremontea Euskal Herriko hamabi herritara eramango du oraingoan, tartean Zestoara. Erremonte txapelketako parte-hartzaileek eta Oriamendiren gainerako profesionalek jokatu dituzte partidak eguerdiko 12:00etan hasitan.

Lehen partidan, batetik, Goikoetxea V eta Goikoetxea VI, Joseba Goikoetxea herritarra, Gurrutxaga eta Eskuderoren aurka jokatuko dute. Hamabost tantoko set bat irabazi badute ere zortzi tantora jokatu den hirugarrena galdu egin dute.

Bigarren partidan, berriz, Segurola eta Juaneneak, Aldabe eta LarraƱagaren aurka jokatu dute eta bigarrenek irabazi dute.

Galarretara doan sartzeko aukera
Proiektuan parte hartzen duten hamabi herri horietako biztanleek Hernaniko Galarreta pilotalekura doan sartzeko aukera izango dute Erremontari saioa zuzenean nola grabatzen den ikusteko. Horretarako, nortasun agiria erakutsi behar dute leihatilan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide