Albisteak

[ARGAZKIAK] Naroa Agirrek GRABNI txapelketa irabazi du Gipuzkoako selekzioarekin

Asteburuan, Gasteizek hartu ditu GRABNI esku pilota txapelketako final guztiak. Guztira 18 final jokatu dira eta horietatik zazpi irabazita, Gipuzkoako selekzioa izan da txapela gehien eskuratu dituena. Haren atzetik Bizkaia sailkatu da sei txapelekin eta Nafarroa hirugarren postuan, bostekin.

Emakumezkoen buruz buruko nagusien mailan, Naroa Agirrek jantzi du txapela, Ainhoa Ruiz de Infante bizkaitarrari 22 eta 14 garaituta. Sari banaketan, Naroaren aita, Eduardo Agirre, Euskadiko Pilota Federazioko diruzaina, arduratu zen alabari txapela jartzeaz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide