Albisteak

Haurtzaroko suizidioari buruzko hitzaldia eskainiko du Alex Muelak, eskolan, asteazken honetan

Zestoako herri eskolak eta Ekain Guraso Elkarteak antolatuta “Suizidioa haurtzaroan” hitzaldia izango da bihar, asteazkena,  arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak bitartean eskolan. Psikologian doktorea eta UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Psikologia Klinikoaren eta Osasunaren eta Ikerketaren Metodologiaren Saileko irakaslea den Alexander Muelak emango du hitzaldia. Iaz eskainitako hitzaldiaren jarraipena izango da biharkoa. Orduko hartan sentsibilizazioa landu zen eta aurtengoan, berriz, gomendioak eta hainbat egoeren inguruko pista eta gakoez arituko da Muela.
Zaintza zerbitzua egongo da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide