Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urola Erdiko Mankomunitateak, poltsa konpostagarriak saltokietan banatzeko deialdi berria jarri du martxan. Interesa duen orok, deialdian parte hartzeko izena eman beharko dute, bai orain arte banatzaileak izan direnak eta jarraitzeko asmoa dutenak, baita banatzaileak izan nahi duten saltokiek ere. Izena emateko epea maiatzaren 20an amaituko da.
Poltsa konpostagarriak banatu nahi dituzten establezimenduek hainbat baldintza bete beharko dituzte. Irakurri hemen deialdiaren oinarriak. Gainera, ezinbestean modu telematikoan egin beharko dute. Merkatariek ziurtagiri digitala izan beharko dute, hau da, IZENPE txartela edo BakQ identifikazio-baliabidea. Behar izanez gero, Mankomunitateko bulegoan lor dezakete BakQ identifikazio-baliabidea.
Hala ere, mankomunitateak online tramitazioa egiteko laguntza eskainiko die saltoki eta merkatariei. Horretarako, hitzordua eskatu beharko dute mankomunitatearen bulegoan tramitazioa egiteko. Edozein zalantza argitzeko edo hitzordua eskatzeko 943 857319 telefonora deitu beharko dute.