Albisteak

Arroabeko auzotarrek iragarri dute San Isidro jaietako egitaraua

Arroabeko auzotarrak prest daude beste urte batez San Isidro jaiak ospatzeko. Maiatzaren 15ean, ostegunez, hasita, 3 egunez luzatuko da festa auzoan.

Ostegunean emango zaie hasiera sanisidroei, arratsaldeko 18:00etan. Elikagaien testatzea egingo dute penduluaren bidez, Txara dendan. Parte hartu nahi dutenek etxetik eraman ahal izango dituzte norberak ekoitzitako edo erositako produktuak.

Ondoren, 19:00etan, lägomeisterDub-k girotuta, pintxo poteoa egingo dute, aurrez testatutako produktuekin.

Ostiralean, umeentzako jarduerak izango dira protagonista arratsaldean. 17:30ean, POTX magoaren ikuskizuna izango da frontoian eta jarraian, haurrentzako bingoa eta buruhandiak. Eguna borobiltzeko, afaria egingo dute Ederki elkartean.

Azkenik, larunbatean, maiatzaren 17an, jaiak ohiko mus txapelketarekin agurtuko dira. Txapelketa Ederki elkartean izango da, arratsaldeko 16:00etan hasita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide