Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Iaz hasitako bideari jarraituz, aurten ere bi astean behin biltzen da liburutegian 3. zikloko 15 haurrekin osatutako Irakurle Gazteen Kluba. Euskara sailak eta liburutegiak elkarlanean antolatzen dute ekimena, bi herritar boluntarioren laguntzarekin.
Talde hau Zarautzen egingo den Gaztetxo Irakurzaleen I. Topaketara joango da igandean, ekainaren 1ean. Bertan elkartuko dira herri ezberdinetako irakurzaletasunarekin lotutako jardueretan parte hartu duten 130 gaztetxo inguru.
Egun osoko egitarau zabala 10:30ean hasiko da eta 17:00ak arte luzatuko da. Ipuinen eta irudimenaren inguruko hainbat jarduera egingo dituzte. Antolatzaileen esanetan, herrietako gaztetxoak elkarren artean ezagutu eta irakurtzea atsegin dutenentzat espazio seguru eta eroso bat sortzea da helburua.