Albisteak

Umeen eguneko dantzaurreko entseguekin hasi dira

Iraileko festetako umeen egunean  dantzaurrea eta zahagi-dantza egiten dute hirugarren zikloko ikasleek, hau da, LH 5 eta 6 mailetako ikasleek. Aurtengoan, 2013an eta 2014an jaiotakoek  hartuko dute beraz parte dantza honetan. Atzo izan zen lehenengo entsegua, eta bigarrena bihar, osteguna, arratsaldeko 15:30ean izango da Idiazpiko dantzako lokalean.
Ekitaldi honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa Itxaropena dantza taldeko kide izatea, adin horretako haur guztiek har dezakete parte. Aurten, umeen eguna irailaren 5ean ospatuko da, ostirala izango da, jaietako lehenengo eguna.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide