Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Nerabeen parte-hartze prozesuaren baitan, azken hilabeteotan Udala herriko gaztetxoekin elkarlanean aritu da hainbat ekintzaren antolamenduan. Ekimen horren harira, herriko zenbait gaztek futbito txapelketa antolatu dute larunbaterako, ekainaren 7rako.
Txapelketa kiroldegian izango da eta partidak goizez zein arratsaldez jokatuko dira. Jokalariak bi multzotan banatuko dira: lehen multzoa 5. eta 6. mailako ikasleek osatuko dute eta hauek 10:00etatik 12:30era jokatuko dute. Bigarren multzoa, berriz, DBHko ikasleen artekoa izango da eta hauen partidak 16:00etatik 18:30era bitartean izango dira. Final handia 18:00etan jokatuko da, 3. zikloko eta DBHko irabazleen artean.
Parte hartuko duen talde bakoitzak bost eta zortzi jokalari artean izan beharko ditu eta partida bakoitzean bost jokalarik jokatuko dute. Talde bakoitzaren ardura izango da baloi bat eta bi koloretako kamisetak eramatea.
Hona hemen futbito txapelketako partidak: