Albisteak

[ARGAZKIAK] Herritar talde batek arroila jaitsiera egin du asteburuan Agirokoekin

Aurtengoan ere, Guarako (Aragoi, Espainia) Rodellar herrira joan da herritar talde bat arroila jaitsiera egitera. Agiro Mendi Klubak antolatuta, 24 lagun elkartu dira asteburuan jarduerz gozatzeko.

Ostiralean, hilaren 13an, abiatu ziren, eta larunbatean Formiga arroila jaitsi zuten. Igandean, berriz, Peonera Inferior arroilan murgildu ziren. Antolatzaileen esanetan, taldeak esperientzia bikaina izan du eta “jarduera asko disfrutatu dute eta jendeak primeran pasa du”.

Jarraian Aratz Etxeberriak utzitako argazkiak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide