Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Bihar, ekainaren 20an, zabalduko da Zestoako Interpretazio Eskolan izena emateko epea. Helduek (18 urtetik gorakoek) zein haur eta gazteek (6 eta 17 urte bitartekoek) eman ahal izango dute izena. Interesa dutenek mezu bat bidali beharko dute eromenprodukzioak@gmail.com helbidera, edo 658 739 032 telefonora deitu.
Badator Antzerki Astea
XIII. edizioa izango du Zestoako Antzerki Asteak, eta ekainaren 24tik 28ra bitartean ospatuko da. Aurtengoan bost antzezlanek eta solasaldiek osatuko dute egitaraua.
Egitaraua honako hau izango da:
– Ekainaren 24an, 20:30ean: HIGHLANDERRA (Eromen Arte Eszenikoen Eskola). Baso baten erdian txabola galdu bat, sei emakume daude bertan afaltzeko prest. Zeren edo noren zain dauden deskubritu beharko dute, maitasun erromantikoaren inguruko komedia ero honetan.
– Ekainaren 25ean, 20:30ean: SENZA UN PERCHÉ (Eromen Arte Eszenikoen Eskola). Luxuzko bidai batek bildu ditu turista aberats hauek. Dena daukate, ez zaie ezer falta, eta, hala ere, hutsik dauden pertsonak baino ez dira. Barkuak bi sekretu gordetzen ditu ordea; amaiera gertu dagoenean bilatzen ote diogu zentzua bizitzari?
– Ekainaren 26an, 20:30ean: BURUGABEAK (Eromen Arte Eszenikoen Eskola). Ikusle bat iraindua izan da. Inguruko pertsonaia guztiak epaiketa absurdo baten partaide bihurtuko dira iraina nork egin duen deskubritzen saiatzen diren bitartean. Topatuko ote dute erruduna?
– Ekainaren 27an, 20:30ean:: RENATA (Kamikaz Kolektiboa). Renata berpiztu egin da! Renata 133garren aldiz hil da; marrazoz betetako piszinara salto egin, eta bururik gabe geratu denean. Lasai, berehala berpiztuko baita.
– Ekainaren 28an, 17:30ean: Hiru istorio eta makina bat (EROMEN gazte taldea) eta ATEAREN BESTE ALDEAN (HIKA TEATROA). Familia osoarentzako ikuskizunak.
Sarrerak ekainaren 3an salgai jarri dira eta dagoeneko lehen hiru egunetarako emanaldiek sold out kartela eskegi dute. Renata (Kamikaz Kolektiboa) eta Atearen beste aldean (HIKA Teatroa) antzezlanak ikusteko azken sarrerak salgai dira oraindik Zestoako Turismo bulegoan eta entradium.com webgunean.
Poltsiko eta adin guztietarako eskaintza
Urtez urte egonkortzen doan antzerkiaren jaialdi honek gero eta publiko zabalagoari eskaintza egin nahi dio, horregatik, honako aukerak eta deskontuak eskaini dira:
– Helduei zuzendutako antzezlanen sarreren prezioa 8€koa izango da.
– Familientzako ikuskizunen sarreren prezioa 5€koa izango da.
– 18 urtetik beherako ikusleek ikuskizunen sarrerek %50eko deskontua izango dute.
– 5 ikuskizunentarako bonoak 25€ak balio du.