Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Udako lehen egunetan, ohitura bihurtu da Musika Bandak prestatzen duen filmetako soinu banden kontzertua. Azken urteetako ohiturari jarraituz, Euskal Herria plazan doinu eta melodia ezagunak entzun ahal izango dira ostiralean, gaueko 22:30etatik aurrera.
Beñat Etxabe zuzendariak aurreratu digunez, soinu bandak bandako kideen eskaeraren arabera hautatu dira. Piezen interpretazioa ordena kronologikoan egingo dute, zaharrenetik hasi eta berrienera. Bertaratutakoek honako film hauetako soinu bandak entzun ahal izango dituzte: Highlights from Grease, Stargate, Disney at the Oscars, Spirit: Stallion of the Cimarron, Selection from The Greatest Showman, COCO, Avengers: Endgame eta Encanto.
