Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Maiatzaren 22an hasi zen aurtengo Txoko Txapelketa, eta hasierako hamalau bikoteetatik lau onenek lortu dute finalaurrekoetarako sailkapena. 5 aste pasatxoan zehar jokatutako norgehiagokek erabaki dute nortzuk izango diren txapela lortzeko borrokatuko diren bikoteak.
Finalerdiak astelehenean, ekainaren 30ean, jokatu dira, arratsaldeko 18:30ean. Lehen partidan, B multzoko lehen postua eskuratu duten Xabat eta Xela bikoteak, A multzoko bigarren sailkatuen aurka jokatu du, hau da, Xora eta Anduren kontra. Bigarren finalaurrekoa, berriz, A multzoko lehen sailkatuak izan diren Julen eta Manex Txapeitar anaiek jokatu dute, B multzoko bigarren postuko Oier eta Kix bikotearen aurka.
Finalaurrekoetarako azken txartelak aste honetan erabaki dira. Bereziki atzoko jardunaldia izan zen erabakigarria, bi partida jokatu baitziren, eta biak garrantzi handikoak ziren sailkapenari begira.
Lehenik, Oier eta Kixkurrak finalaurrekoetarako txartela eskuratu zuten, Muno eta Miranda bikoteari 30-22 irabazita. Bestalde, lehia estuagoa izan zuten Xora eta Anduk, baina azkenean 30-29ko markagailu estuarekin garaitu zituzten Josu eta Aner, finalaurrekoetarako azken postua eskuratuz.
Bestalde, Julen eta Manex Txapeitar anaiek, baita Xabat eta Xela bikoteak ere, final-laurdenetako partida guztiak irabazita lortu dute finalaurrekoetarako sailkapena.
Final handia uztailaren 4an jokatuko da, baita hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida ere, 18:30ean hasita.