Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro bikainean ospatu dituzte herri kirolak eta sagardo dastaketa Arroabeko karmenetan

Karmenetako bigarren eguna izateaz gain, Karmen eguna ere ospatu zuten atzo, asteazkenez, Arroabean. Goizean meza ospatu zen, eta ondoren Itxaropena Dantza Taldearen emanaldiaz gozatu ahal izan zuten bertaratuek.

Arratsaldean, festak ez zuen etenik izan. 17:00ak aldera hasi zen herri kirolen erakustaldia, eta harmailak jendez bete ziren. Ikuskizun bikaina eskaini zuten Jakes Iruretagoienak, Jon Zalduak, Jon Unanue “Goenatxo”-k, Jokin Eizmendik, Udane Ostolazak eta Elene Ostolazak.

Ondoren, frontoian bildu ziren auzotarrak sagardo dastaketaz gozatzeko. Bertaratuek Ekain, Larrazabal, Katzaola, Axketa, Lopene, Txindurri Iturri eta Igartza Haundiren sagardoak probatzeko aukera izan zuten. Bitartean, Erkizi eta Enaitz trikitilariek giro aparta jarri zuten.

Hemen datozen egunetako egitaraua:

Uztailak 17, osteguna
Jubilatuen eguna

– 11:00etan: Futbito txapelketa.
– 12:00etan: Meza.
– 14:00etan: Jubilatuen bazkaria. Ondoren, Elaia eta Jare Izagirre trikitilariak.
– 17:30ean: Buruhandiekin kalejira.
– 18:00etan: II. Etxera Esku Pilota Txapelketako finala.

Uztailak 18, ostirala
Umeen eguna

– 11:00etan: Ume jolasak.
– 13:00etan: Umeen bazkaria.
– 15:00etan: Puzgarriak. Ondoren, apar festa.
– 19:00etan: Punttu Kakotx elektrotxaranga.
– 21:00etan: Herri afaria.
– 23:00etan: Bide Batez erromeria, DJ Costmix eta DJ M&M. Goizaldean, gaupaseroen jolasak eta gosaria.

Uztailak 19, larunbata
Koadrilen eguna

– 11:00etan: Paella lehiaketa.
– 14:00etan: Kuadrilen bazkaria.
– 17:30ean: Albara Ganadutegiko enbolatuak Joxe Migel plazan. Ondoren, Zumaiko Karropoteua.
– 23:00etan: Bikabi, La Txama eta DJ Indate.

Uztailak 20, igandea
Azken eguna

– 10:30ean: Txistulariak.
– 11:00etan: Kalaka jolas kooperatiboak.
– 13:00etan: Zestoako bandaren kontzertua.
– 17:00ean: Buruhandiekin kalejira.
– 17:30ean: Asto proba.
– 19:00etan: Izer eta Alabierrekin erromeria.
– 22:00etan: Karmentxuren agurra.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide