Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Hezetasunaren ondorioz, atzo asteartea, hilak 12, Zestoako pilotalekuan jokatzekoa zen profesionalen arteko esku pilota jaialdia bertan behera geratu zen. Azken orduetako tenperatura altuek eragindako bat-bateko kondentsazioak kantxa eta hormak egoera txarrean utzi bait zituen.
Atzo bertan behera utzitako bi partidak gaur, asteazkena, hilak 13, ordu berean (19:00etan) jokatuko dira:
1. Egiguren V / Gabirondo – Alberdi II / Lizeaga (partida hasieratik jokatuko da; bezperan lortutako tantoak ez dira kontuan hartuko)
2. Urrutikoetxea / Martija – Larrazabal / Rezusta
Zestoako Udalak jakinarazi du, Zestoako turismo bulegoan sarrera erosi eta gaur jaialdira joan ezin dutenek, sarreraren dirua Zestoako udaletxeko harrera bulegoan jaso ahal izango dute gaur bertan, abuztuak 13, goizeko 8:30etik eguerdiko 14:00etara bitartean.