Albisteak

Ostirala izango da Ondarbasoko Igoeran izena emateko azken eguna

Datorren larunbatean, abuztuak 30, ospatuko den Ondarbasoko Igoeran parte hartzeko izen-ematea ostiral honetara arte (abuztuak 22) egongo da zabalik.

Dagoeneko 13 lagunek eman dute izena, baina antolatzaileek 16 urtetik gorako txirrindulari guztiak animatu nahi dituzte lasterketan parte hartzera. Era berean, igoera ikustera hurbiltzeko gonbita luzatu diete herritarrei; izan ere, parte-hartzaileentzako publikoaren berotasuna eta animoak oso lagungarriak dira, eta asko eskertzen dituzte. 

Izen-ematea ekitaldiaren babesle diren Portale eta Koiote tabernetan egin daiteke, edo 661 39 13 36 telefono zenbakira idatziz. 16 urte edo gehiagoko txirrindulariek parte hartu dezakete, eta federatuak ez daudenak NANaren kopia aurkeztu beharko dute derrigorrezko asegurua lortzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide