Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Txistularien Alardea gaur izango da arratsaldeko 19:00etan Kiroldegiko frontoian. Aurtengo edizioak emozioak, musika estilo ezberdinak eta Euskal Herriko artista askoren parte-hartzea uztartuko ditu. Zuzendari lanetan Garikoitz Mendizabal izango da, eta ikusleei esperientzia paregabea eskaintzeko prestatutako errepertorio berezia izango da entzungai.
Agertokian izango dira, besteak beste: Julen Alonso eta Uxue Kerejeta, Imanol eta Iratz Urkizu, Nerea Mendizabal eta Agurtzane Auzmendi, Joritz Zunzunegi, Itxaropena Dantza taldea, San Pedro Abesbatza eta eskolako haur kantariak. Euskal Herri osoko txistulariak bilduko dira, festa koloretsu eta parte-hartzailea osatzeko.
Ekitaldia ez da soilik txistularien erakustaldia izango; dantza, kantu eta musika modernoaren moldaketak uztartuz, kultur adierazpen kolektibo eta bizia izango da. Txikien ahotsak eta Euskal Herriko artista ezagunak elkartzeak, publikoarentzat emanaldi berezia sortuko du.
Errepertorioa:
Kontzertuak askotariko kantu eta doinuak bilduko ditu, bai euskal musikagintzako klasikoak, bai gaur egungo sorkuntzak:
1492 Paradisuaren konkista (Vangelis) – Mold.: Jabier Ituarte
Elias eta Belatxe (fandangoa) + Basalde (arin arina) – Xabier Zabala eta Itxaropena Dantza taldea
Haria (Julen Alonso) – Mold.: Pello Irigoien
Mundua geldituko balitz (Julen Alonso)
Gabe (Nerea Mendizabal / Agurtzane Auzmendi) – Mold.: Aitor Furundarena. Abeslariak: Nerea Mendizabal eta Agurtzane Auzmendi
Behialako (Nerea Mendizabal) – Hitzak: Lluisa Etxeberria, Mold.: Aitor Furundarena. Abeslariak: Nerea eta Agurtzane
Mirotzak (Benito Lertxundi) – Mold.: Xabier Zabala. Abeslariak: Iratz eta Imanol Urkizu
Benitorekin kantari (Benito Lertxundi) – Mold.: Xabier Zabala. Abeslaria: Joritz Zunzunegi
Aitari (Xabier Zabala) – Itxaropena Dantza Taldearekin
Zurekin batera (ETS) – Mold.: Iñaki Telleria. Abeslariak: Agurtzane eta Nerea + koroa eta eskolako haur koroa (arduraduna Mertxe Merino)
Abuela maitea (ETS) – Mold.: Iñaki Telleria. Abeslariak: Nerea eta Agurtzane + eskolako haur koroa
Tokiren batean (Julen Alonso) – Mold.: Aitor Furundarena
Bizigoza (Julen Alonso) – Panderoa eta ahotsa: Uxue Kerejeta
Jaialdia (Iñaki Urkizu)
Bueltan da! – Kantu bat (Bulego) Abeslaria: Iratz Urkizu, koroarekin eta haur koroarekin