Albisteak

Ekainberrik 17. urteurrena ospatzen du

Ekainberri, Ekaingo kobaren erreplika, 2008ko irailaren 11n ireki zenetik 498.000 bisitari jaso ditu. Azken urtean (2024ko irailetik 2025eko abuztura), 28.469 bisitari izan ditu, aurreko epealdiaren aldean %5 gehiago.

Uda honetan, 439 pertsonak parte hartu dute Lili Jauregiko “Lilitarren Ohorea” bisita antzeztuan (%13 gehiago), eta 3.800k Ekainberri bisitatu dute, aurreko urteko antzeko kopuruan.

Arrakastaren gakoetako bat “Historiaurreko Esperientzia Konpletoa” da, non bisitariek Ekaingo margolanak ezagutzeaz gain, sua pizten, ehizan edo labar-artea sortzen aritzen diren, historiaurreko bizimodua esperimentatuz.

Gainera, irailaren 28ra arte ikusgai dago “Zestoako Ondare Arkeologikoa eta Paleontologikoa. Urolako Ondarea Gertutik Gertura” erakusketa, Ekain Fundazioak eta Ekainberrik antolatua, bisita gidatuekin eta doako sarrerarekin ostiraletan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide