Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

2025-2026 denboraldiko Zestoako futbol eskola martxan da, eta antolatzaileek aurtengo eskaintza jakinarazi dute. Saioak asteazkenetan izango dira, benjamin mailakoentzat (2016-2017an jaiotakoak) 17:00etatik 18:15era, eta alebin mailakoentzat (2014-2015ean jaiotakoak) 18:30etik 19:45era. Entrenamenduak pasa den asteazkenean, hilaren 17an, hasi ziren eta maiatzaren 27an amaituko da denboraldia.
Parte hartzeko 130 euroko kuota bakarra ordaindu beharko da ikasturte osorako. Antolatzaileek adierazi dute kuota ordaintzeko erraztasunak egongo direla. Futbol ekipamendua aparte ordaindu beharko da, baina aurrekoak ere balioko du.
Antolatzaileek eskola kirolean parte-hartzera gonbidatu nahi dituzte haurrak, “frogatuta dagoelako onurak dituela kirol ezberdinak egiteak”. Izen-ematea urriaren 10era arte egongo da zabalik, eta lehendik izena emanda daudenek ez dute berriz egin beharrik. Berriak diren parte-hartzaileek, berriz, WhatsApp mezua bidali beharko dute 646 416 484 edo 615 751 372 telefono zenbakietara.