Albisteak

Miren Agur Meabe protagonista izan zen irakurle taldearen lehen topaketan

Ikasturteko lehenengo irakurle taldearen topaketa egin zen atzo Zestoako liburutegian. Miren Agur Meaberen Itzulerak liburua izan zuten hizpide, eta egileak berak hartu zuen parte Pako Aristik gidatutako saioan. Guztira, hogei lagun elkartu ziren, giro hurbil eta parte-hartzailean.

Irakurle taldea hilean behin elkartzen da, eta irakurri den liburuaren inguruko eztabaida egiten dute, Pako Aristi dinamizatzaile dela. 16 urtetik gorako edonork har dezake parte, eta urtean zehar idazle gonbidatuen bisitak ere jasotzen dituzte.

Parte-hartzaileek ez dute zertan liburua erosi, izan ere, liburutegian eskatu daiteke maileguan, eta horretarako eskaera-zerrenda osatzen da. Helburua argia da: euskal literaturaz gozatzea eta hausnarketa kolektiboa partekatzea.

Informazio gehiago nahi duenak liburutegian bertan eskura dezake.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide