[BIDEOA] Informazio bulegoa jarriko dugu aste honetan Jubilatuen elkartean

Argiola Zestoako Energia berriztagarrien proiektuan parte hartzeko aukera!

Aste honetan, 17:30etik 19:30era informazio bulegoa irekiko dugu Jubilatuen Elkartean.

–> Zestoa eta Iraetako proiektu fotovoltaikoari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango duzu.
–> Zure zalantzak argituko ditugu.
–> Eta nahi duenari fakturen inguruko aholkularitza pertsonalizatua eskainiko diogu.

Animatu eta hurbildu! Zure parte-hartzea funtsezkoa da tokiko energia berriztagarriak bultzatzeko. ⚡




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide