Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba programaren baitan, hainbat tailer antolatu ditu Udalak urrian zehar. Orain arte 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzendutako bi saio egin dira, eta orain 17 eta 24 urte bitarteko gazteei bideratutako tailerren txanda izango da.
Gazteentzako bi saioak urriaren 17an eta 24an izango dira, biak ostiraletan. Lehen saioan, autoezagutza eta ongizate emozionalaren oinarriak landuko dira Ainhoa Urretagoienaren eskutik. Bigarrenean, berriz, antsietatea izango dute hizpide, BadaBideBat programako kideen gidaritzapean. Bi tailerrak Alonderoko aretoan egingo dira, 17:00etatik 20:00etara.
Izen-ematea bihar, osteguna, amaituko da. Oraindik izena eman ez dutenek Gaztelekuko 688 684 029 WhatsApp zenbakira idatzita eman dezakete izena.