Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Udal gobernu taldeak adierazi duenez, “iritsi da Kultur Etxearen egoerari buruzko hausnarketa sakon bat egiteko eta zenbait eraldaketa aztertzeko unea, betiere udalaren ahalmen ekonomikoa kontuan hartuta”. Azpiegitura honek urteak daramatza herriko jarduera kulturalari erantzuten “ahal den bezala”, baina udalak lehentasun gisa jarri du haren berrikuspena.
Saioa kultur eragileekin eta azpiegituren erabiltzaileekin batera lantzeko asmoarekin antolatu da, baina irekia izango da herritar guztientzat. “Urtea amaitu bitartean bi edo hiru saio egitea da gure asmoa”, azaldu dute.