Arnasetik bideo sormen lehiaketaren IV edizioan parte hartzeko epea zabalik da
Danbolin— 2025-10-23Arnasetik lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da urriaren 31ra arte. Lehiaketa Arnasa Gara, UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin sustatutako egitasmoaren barruan kokatzen da. Xedea da euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzea, euskararen biziberritzeari eta euskararen herriari egiten dioten ekarpena nabarmentzeko.
Lehiaketa 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta 500€ko lau sari nagusi banatuko dira.
ARNASETIK 2025 LEHIAKETA ABIAN DA!
IV. bideo sormen lehiaketa, arnasguneko ikasleentzat.
Adina: 10-16 urte bitartekoa.
Lanak aurkezteko epea zabalik urriaren 31ra arte.
Grabatu bideo bat eta erakutsi zure gaitasuna!
Parte hartu hiru kategoria hauetako batean:
LH 5-6: Atzo eta gaur
DBH 1-2: Casting-a
DBH 3-4: Herrimina
500€ ko 4 sari jokoan
Informazio gehiago eta parte hartzeko:
arnasagara.eus
Grabatu, bidali eta hartu parte ARNASETIK lehiaketan!
Egin zaitez bazkide

