Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Asteburu honetan bi ekintza berezi izango dira Arroan. Urriaren 26an, igandean, Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatutako Arroa Bira ospatuko da, azken urteetako ohiturari eutsiz.
Parte-hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran:
· Ibilbide luzea (14 km): irteera 9:00etan Arroabeko plazatik. Mardura, Uraingo gaina, Olaberri, Arroagoia, Ibañarrieta, San Lorente eta Agotetik igaro ostean, berriz ere Arroabera itzuliko dira.
· Ibilbide motza (5,7 km): irteera 10:30ean, Arroabeko plazatik. San Lorenteraino joango dira, Agotetik pasa eta Arroabean amaitzeko.
Bi ibilbidetako parte-hartzaileak San Lorenten elkartuko dira mokadutxoa egiteko, giro onean.
Arratsaldean, berriz, txikienek izango dute hitzordua: Sakulupe Guraso Elkarteak haurrei zuzendutako bideo emanaldia eskainiko du 17:00etan, eskola zaharrean.