Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaur goizean Bingen Zupiria, Eusko Jaularitzako Segurtasun sailbururen aurkako pintaketak azaldu dira Lasao auzoan. “Zupiria entzun euskadin pim pam pum!” dio pintaketak.
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea den Maria Ubarretxenak pintaketak salatu ditu, «ulergaitza» deritzolako 2025ean horrelakoekin jarraitzea; Euskadi Irratian egindako elkarrizketan alderdi politikoen «ardura soziala» azpimarratu eta EH Bilduri jarrera «argiagoa» eskatu dio, gogoratuz «ezin dela indarkeria erabili, ez justifikatu, ez banalizatu, eta seinalamendua ere indarkeriaren parte dela».
