Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udaleko Gazteria eta Jarduera Fisiko eta Kirol Sailek ikastaro berezia antolatu dute emakumeentzat, gimnasioa euren eremu ere izan dadin. Helburua da indarra lantzeko material eta makinak ezagutzea, autonomia eta konfiantza areagotzea, eta espazioan ahalduntzea.
Ikastaroa doakoa izango da, baina parte hartzeko baldintza kiroldegiko bazkide izatea da. Txanda bakoitza bi egunekoa izango da, saioak ordubetekoak (19:00-20:00) izango direlarik. Parte hartzaile bakoitzak txanda bat aukeratu beharko du.
Txandak:
16-30 urte bitarteko emakumeentzat
· 1. txanda: azaroak 17 eta 24
· 2. txanda: azaroak 20 eta 27
30 urtetik gorako emakumeentzat
· 3. txanda: abenduak 1 eta 15
· 4. txanda: abenduak 4 eta 11
Izena kiroldegian eman behar da, eta horretarako azken eguna azaroaren 12a izango da. Informazio gehiago jasotzeko, interesa dutenek kiroldegira jo dezakete edo kiroldegia@zestoa.eus