Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.


Argazkia: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza
Naroa Agirre arroarra Euskal Selekzioarekin aritu da berriki Iztapalapan (Mexiko) ospatutako Munduko Frontball Txapelketan. Eskupilotako 23 urtez azpiko kategorian lehiatu da, eta bere taldeak laugarren postua lortu du.
Multzokako fasean Argentinari eta Frantziari ostean, finalerdietara sailkatu ziren. Finalaren atariko neurketan Nora Mendizabal taldekideak Frantziaren aurka galdu ondoren, larunbatean Agirrek hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zuen Espainiaren aurka. Goiuri Zabaletak garaipena eraman zuen, eta horrenbestez euskal taldeak laugarren postua eskuratu zuen kategoria horretan. Txapela Mexikon geratu da, bertako selekzioak irabazi baitu txapelketa.
Naroa Agirreren esanetan, finalerdietan aurkari “gogorrenak” saihestu zituzten arren eta, apriori, finalerako sailkapena aldekoa bazirudien ere, laugarren postuarekin itzuli dira Euskal Herrira.