Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Musika Bandak ohiko Santa Zezilia kontzertua eskainiko du datorren azaroaren 22an, larunbata, 19:45ean, Euskal Herria plazan. Eguraldi txarra eginez gero, emanaldia udaletxe azpiko aterpean izango da.
Aurtengo programak estilo eta garai desberdinetako piezak bilduko ditu: Rafael Talense, Rossini, José Franco, The Beatles-en moldaketak eta Ariel Malandoren musika entzungai izango dira, besteak beste. Kontzertua Iñigo Cearsolok zuzenduko du.
Zestoako Udalaren laguntzarekin antolatutako hitzordua da, eta herritar guztiei gonbidapena luzatu die bandak, Santa Zeziliaren omenez antolatutako musika giro bereziaz gozatzera.