Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Bihar, azaroak 22, Santa Zezilia egunean, Slow Times Blues Band talde zarauztarrak zuzeneko saioa eskainiko du 13:00etan Plazan. 2016an sortutako laukoteak Rhythm & Blues ukitu fresko eta indartsua ekarriko du herrira.
Iker Urkiri gitarra-jotzaileak, Tabea Gerhardt abeslariak, Carmelo “Willy” García baxu-jotzaileak eta David Gorospe bateria-jotzaileak energiaz betetako emanaldia osatzen dute. Bluesaren sustraietatik abiatuta, interpretazio pertsonalak eta eszenako indar berezia dira beraien nortasun-ezaugarriak.