Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Musika Bandak Santa Zezilia eguneko ohiko kontzertua eskaini zuten atzo, larunbatez. Eguraldi txarrak behartuta, udaletxe azpian eman zuten kontzertua. 19:00etan kontzertua iragarri zuten kalejirarekin eta 19:45etatik aurrera, dozenaka lagunen aurrean, askotariko doinuak jo zituzten.
Iñigo Cearsolok gidaturiko kontzertuan, besteak beste, Tercio de Quites (Rafael Talense), El Barbero de Sevilla (G. Rossini, mold. L. Gonzalez Narro), Aires Vascos Nº 1 (José Franco), The Beatles in concert (Lennon & Mc Carney, mold I. Cearsolo) eta Rivieren Cyclus (Ariel Malando, mold. K. Vlak) piezak eskaini zituzten musikariek.
