Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aitor Huergok kontzertua eskainiko du larunbatean Kultur Etxeko aretoan. Portale Kultur Elkarteak antolatutako emanaldian, Endoian bizi den musikaria, bere azken diskoan lagun izan dituen artista ezberdinez inguratuta arituko da taula gainean.
Kontzertua azaroaren 29an, 19:00etan izango da. Sarrera doakoa bada ere, bertaratutakoek borondatezko ekarpena egiteko aukera izango dute.